Agur beroa eman diote Xabier Txakartegiri
Udaletxetik atera eta Lekeitioko Musika Bandaren doinuekin agurtu dute Txakartegi, eta herriko banderagaz estali dute hilkutxa. Oro har, agur sentitua eskaini diote.
Alderdi politiko, erakundeetako arduradun, senide, lagun eta herritar ugari hurreratu dira gaur Lekeitiora Xabier Txakartegi Zendoia Lekeitioko alkate ohiari azken agurra ematera. Lekeitioko udalbatzako alkate eta zinegotziez gain, politikagintzako ordezkaritza zabal batek agur hunkitua eman dio Lekeitioko udaletxeko osoko bilkura aretoan zabaldu duten hilbeilan zein ondorengo hileta elizkizunean.
Herritar askok eta askok ere doluminak helarazi dizkiote alkate ohiaren sendiari. 16:00etatik 18:30era egon da zabalik udaletxeko hilbeila. Jendearen joan-etorria etengabea izan da.
Udaletxetik atera eta Lekeitioko Musika Bandaren doinuekin agurtu dute Txakartegi, eta herriko banderagaz estalitako hilkutxa lepoan zeramatela, Andre Mariaren Jasokundearen elizarainoko ibilbidea egin dute senide eta lagunek, jendetza atzetik zeukatela. Oro har, agur sentitua eskaini diote.