Illarramendik hirugarren graduko lesioa dauka eskuin aldakako aduktorean
Mutrikuarra Valentziaren aurka domekan (otsailak 10) jokatutako partiduan lesionatu zen. Luzapenean lesionatu zen eta Mestalla futbol zelaitik esku-ohean atera behar izan zuten. Lesioa zer nolakoa izan den jakiteko gaur egin dizkiote frogak. Realeko medikuek jakitera eman dutenez, Illarramendi dagoeneko hasi da fisioterapia saioak hartzen. “Eboluzioaren arabera ikusiko da berriro noiz jokatu ahalko duen”.