Lekeitioko Udalak ia 65.000 euro gastatu ditu herrian agertutako pintadak ezabatzen
Kostu hori herriarentzako handia izan dela azaldu du udalak , ikusita adibidez kultur ekintzak egiteko laguntzak 45.000 euro direla edota Gazteguneko zerbitzuak 66.000 eurotako kostua duela.
2018an Lekeition agertutako pintadak lantzeko garbiketa bereziak egin behar izan zituztela jakitera eman du Lekeitioko Udalak, eta pintadak kentzeko gastua, udal langileen orduen lan kostua kontuan izan barik 64.865,29 eurotakoa izan dela nabarmendu dute. “Herria pintadaz beteta agertu zen hainbat egunetan. Pintada horiek udal langileek eta garbitasun enpresa batek ezabatu zituen”.
Kostu hori herriarentzako handia izan dela azaldu du udalak , “ikusita adibidez kultur ekintzak egiteko laguntzak 45.000 euro direla, Gazteguneko zerbitzua 66.000 eurotako kostua duela, Zine Bilerak 55.000 eurotakoa, garbitasunagatik eskola publikoari egiten zaion ekarpena 77.000 eurotakoa dela…”.
2017 urtean ere, agertu ziren pintadak herrian, eta udal langileen orduen kostua kontuan hartu barik, 19.585,93 eurokoa izan zen.