Mikel Gabiola Lenizen kartelak iragarriko ditu Lekeitioko aratusteak
Gabiolak ondoko leloa ipini dio kartelari: 'Eguzki edo euri, aratustiak beti danon poz iturri'
Jai Batzordeak astelehen arratsaldean [otsaialk 11] egindako bileran eman zuen jakitera txapelduna. 22 lan aurkeztu dira lehiaketara, eta irabazlea Mikel Gabiola Leniz izan da.
200 euroko saria eraman du irabazleak Eguzki edo euri, aratustiak beti danon poz iturri lelopean aurkeztu duen kartelagaz. Bere irudia aratusteetako egitarauaren azalean agertuko da, eta herriko hainbat puntutan jarrita, aurtengo aratusteak iragarriko dituen kartela izango dela jakitera eman du batzordeak.
Aurtengo lehiaketan parte hartu duten beste guztiei ere eskerrak eman dizkie Jai Batzordeak, eta datorren urtean ere parte hartzera animatu dituzte.