Lekeitioko Udalak eta Zinemazaleen Ekarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute
Akordioa urte betez luzatuko da, eta «kalitatezko kultur egitarau zabala eskaintzea» duela helburu nabarmendu dute.

Lekeitioko Udalak eta Zinemazaleen Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute. Akordioa urte betez luzatuko da, eta «kalitatezko kultur egitarau zabala eskaintzea» duela helburu nabarmendu dute.
Joan den astean elkartu ziren Udal ordezkariak eta Zinamazaleen elkarteko kideak hitzarmena sinatzeko. Akordu horren bidez adostu dutenez, udalak 15.000 euroko ekarpena egingo dio elkarteari Ikusgarri aretoan kontzertuak, antzerkiak eta kultur ikuskizunak antolatzeko.
Hitzarmenak herrian kultur ekintza interesgarri eta anitzak antolatzen jarraitzeko aukera ematen diela esan dute Zinemazaleen Elkartekoek. Jakitera eman dutenez, Zinemazaleen Elkarteak azken lau urteetan 40 ekintza baino gehiago antolatu ditu, horien artean antzezlanak, kontzertuak eta bakarrizketak.
Ikusgarri aretoa azken lau urteetan zinema areto izateagaz gain kulturgune garrantzitsua bihurtu dutela nabarmendu dute elkartekoek. Momentuz, aurtengo urterako lotuta dauzkate beste hiru ekitaldi.