Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Agirreamalloak, Ibarlozak eta Uriondok Biharko Izarra Txapelketa jokatuko dute

Gaur hasiko da Mallabiako txapelketa, 21:15ean. 24 pilotarik lehiatuko dute txapelketa, bi multzotan banatuta.

Biharko Izarrak
Aintzina Monasterio Maguregi
Gizaburuaga,Markina-Xemein
2019/02/21

Malle Euskal Pilota Klubak antolatzen duen Biharko Izarrak Txapelketa hasiko dute gaur gauean, Mallabian (21:15).

Euskal Herriko 24 pilotarik lehiatuko dute, eta tartean dira Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldeko Josu Agirreamalloa aurrelaria eta Aimar Ibarloza atzelaria eta Endika Uriondo gizaburuagar atzelaria.

Bi multzo. Antolatzaileek aukeratutako pilotariek lehiatzen dute txapelketa. Aurtongo 24 pilotariak bi multzotan banatuta daude; multzo bakoitzean seina aurrelari eta seina atzelari daude. Hala, ez daude bikote finkoak. “Pilotari bakoitzak sei partidu jokatzen ditu, baina, beti bikote desberdin bategaz. Esaterako, aurrelari bakoitzak sei atzelari desberdinekin jokatzen du”. Gaur hasi eta maiatzaren 23a arte jokatuko dituzte kanporaketak ( partidu gehienak eguen gauetan dira, baina, zapatu arratsaldez ere jarri dituzte batzuk).

Hala, gaur gaueko jardunaldian, Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldeko bi ordezkariak elkarren kontra ariko dira. Agirreamalloak Aizpurugaz osatuko du bikotea, eta Ibarlozak, berriz, A. Etxebarria izango du aurrelari. Beste multzoko partidua, Elola-Alduntzin eta Garcia-Aldabe bikoteen artekoa izango da.

Agirreamalloarentzat eta Ibarlozarentzat txapelketan parte hartzen duten bigarren urtea da honakoa. Peio Urionabarrenetxea Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldeko entrenatzailearen berbetan, markina-xemeindar pilotari gazteen helburua “ikastea eta paper ona” egitea izango da. “Eurek 19 urte egingo dituzte aurten, eta ondo dabiltza, baina, txapelketan onen-onenak daude, debutatzear daudenak”.

Bestalde, Uriondok zapatuan (otsailak 23) jokatuko du, Elolagaz bikotea osatuta; Exposito eta Bikuñaren kontra ariko dira zein baino zein gehiago. Halaber, beste multzoko partiduan, Zubizarretak eta Irazustabarrenak A.Etxebarria eta Iruritaren kontra jokatuko dute. 17:00etan hasiko da zapatuko jardunaldia.

Hamaseigarrenera ailegatu da aurten txapelketa, eta urtez urte egindako lanari esker, erreferentziazko hitzordua bihurtu da. Afizionatu mailan, ospe handiko txapelketa da. Izan ere, auzken hamarkadan txapelketa lehiatu eta finalista izandako askok eta askok profesionaletan debutatu dute.

 

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.