Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Lekeitioko EAJk hauteskundeetarako herri programa egiteko bilera irekiak egingo ditu

Lehenengo bilera arderdikide eta alderdizaleekin egingo dute, zapatuan (otsailak 23), 18:00etan, Batzokian. Bigarrena martxoaren 9an egingo dute, herriko elkarte, erakunde eta eragileekin, 10:30ean, Silken Uribarren hotelean.

Lekeitio EAJ udal osaketa 2015 Lekeitioko EAJko taldea, 2015eko udal osaketan.
Asier Alkorta
Lekeitio
2019/02/21

Lekeitioko EAJk azaldu du udal hauteskundeetarako herri programa “serio eta erreala” aurkezteko herritarrekin bilerak egingo dituela. “Koldo Goitia Lekeitioko EAJren egungo alkatea eta datozen hauteskundeetarako alkategaia burubelarri dabil lanean. Baina ez dabil bakarrik, udal gobernua osatzen duen lantaldea ari da berari laguntzen eta”. Lehenengo bilera zapatuan (otsailak 23) egingo dute, 18:00etan, Batzokian. Eta bigarrena martxoaren 9an, 10:30ean, Silken Uribarren hotelean. Bilera biak irekiak direla azpimarratu dute jeltzaleek.

Zapatuan alderdikide eta alderdizaleekin batuko dira, “herritarren beharrizanak, arazoak eta ikuspuntuak ezagutzeko”. 2018ko otsailean ere antzeko topaketa bat egin zutela eta horretan 80 alderdikide eta alderdizale batu zirela esan dute. “Oraingoan ere beste horrenbeste batzea espero dugu, herri programako puntuak lantzeko eta aurretik egindako batzarren eta ekarpenen jarraipena egiteko”.

Bigarren bileran (martxoak 9), Lekeitioko elkarte, erakunde eta eragileetako ordezkariekin batuko dira, “etorkizuneko Lekeitio eraikitzeko ideiak batzeko”. Diotenez, aurreko hauteskundeetan egin modura, aurten ere EAJk egiten duen programa “herritarrena” izatea nahi dute. “Herritik sortutakoa, denona den herri hau denon artean eraiki dezagun”.

Bilerez gain, proposamenak batzeko posta elektroniko bat ere ipini dute: lekitarrago2025@gmail.com. “Herritarren proposamen eta ekarpenak ongietorriak izango dira”.

2025. urtean 700 urte beteko dira Lekeitio hiribildu izendatu zutenetik. Eta jeltzaleek urteurren horri begira #LekittarraGO2025 prozesua martxan jarri zuten iaz. Bada, oraingo bilerak ere, etorkizuneko herria diseinatzeko pausoak direla diote. “2025eko Lekeitio hori diseinatzeko ezinbestekoa da herritarrengana hurbildu eta haiek entzutea. Denon artean imajinatu dezagun etorkizuneko Lekeitio! Imajinatu dezagun 2025eko Lekeitio! Izan gaitezen #LekittarraGO2025!”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.