Lekeitioko Udalak webgune berria dauka
Web orrialde berriak 100 tramite baino gehiago egiteko aukera eskainiko die herritarrei.
Lekeitioko Udalak webgunea berritu du “herritarrek udalerriko informazioa modu erraz eta arinagoan irakurri ahal izateko”. Web orrialde berriak, gainera, 100 tramite baino gehiago egiteko aukera eskainiko die herritarrei. Hori dela esan dute, hain zuzen ere, webgune berriaren helburu nagusia: herritarrak udalagaz telematikoki erlazionatzeko aukera izatea.
“Era berean, lizitazio guztiak elektronikoki egiten hasi behar dira enpresak, eta prozedura mota batzuetan parte hartu ahal izateko lizitatzaile eta kontratisten erregistroan alta emanda egon behar dira”.
Bestalde, webgune berriagaz batera Lekeitioko zerbitzu eta merkatal gida ere eguneratu egingo dituztela azaldu du udalak. Hori dela eta, zerrenda berri horretan agertu nahi duten enpresa, denda, taberna, jatetxe edota negozioek interesekoak diren datuak eta argazki bat bidali behar dituzte udala@lekeitio.eus helbide elektronikora.