Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Oñati eta Mariaren Bihotza abesbatzen kontzertua, Mutrikuko komentuan

Kontzertua 19:30ean hasiko da, eta doakoa izango da. Bia abesbatzak Mirengu Plazaolaren zuzendaritzapean ariko dira, eta guztira bederatzi pieza eskainiko dituzte.

onati abesbatza Oñati abesbatzako kideak. Argazkia: Oñati abesbatza
Asier Alkorta
Mutriku
2019/02/21

Mutrikuko Udalak antolatutako Musika Hilabetearen lehenengo kontzertuaz gozatzeko aukera egongo da zapatuan (otsailak 23), 19:30ean, Santa Katalina komentuan, doan.

Oñati abesbatza eta Mariaren Bihotz abesbatza ariko dira lehenengo saio horretan. Biak Mirengu Plazaolaren zuzendaritzapean ariko dira, eta guztira bederatzi pieza eskainiko dituzte.

Oñati abesbatza 1966an sortu zen, eta ahots mistoz osatuta dago. Urte horietan guztietan, taldeak jaialdi eta omenaldi askotan parte hartu du, batez ere Euskal Herrian. Dena dela, Espainian eta Frantzian ere hainbat kontzertu eskainitakoak dira.

Saio gehienetan a capella aritzen badira ere, organoak eta orkestrak lagunduta ere aritu izan dira. Batik bat euskal musika eskaintzen dute, gehienetan Aita Madinaren abestiak.

Mariaren Bihotza. Mariaren Bihotza abesbatza 38 ahots mistok osatzen dute. Taldea Antxon Sierrak sortu zuen 1962an. Sierraren zuzendaritzapean, hain zuzen ere, hainbat garaikur eta lehiaketa irabazi zituzten, Euskal Herrian zein atzerrian. Horrez gain, zortzi disko grabatu ere grabatu eta Donostiako Kontserbatorioko orkestraren emanaldietan ere lagundu izan dute. 2009az geroztik, Saioa Zuaznabar da taldearen musika zuzendaria.

Bi abesbatzek Mutrikun eskainiko duten emanaldian Arantxa Agirre izango da sopranoa, eta Jose Luis Otazo baritonoa. Organoa Gerardo Rifonek joko du.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.