Mendexarrek Harora irteera egingo dute, martxoaren 9a
Irteeran izena emateko azken eguna martxoaren 6a da. Udaletxean edo Gotzoneri esanda izena eman ahal da.
Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Mendexako Kuku-Habixa elkarteak Harora (Errioxa, Espainia) irteera egingo du martxoaren 9an. Egun osoko irteera izango da. Parte hartzaileak 08:30ean aterako dira, plazatik. 12:00etan bisita gidatua egingo dute, eta bazkaldu Arrope jatetxean egingo dutela aurreratu dute. Irteeran parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da; martxoaren 6a da azken eguna. Udaletxean edo Gotzoneri esanda izena eman ahal da; telefonoz ere deitu daiteke (94-684 21 06). Irteeraren prezioa: 45 euro.