500 lagun baino gehiagok parte hartu dute Lekeitioko sasikoipetsu irteeran
Beste alde batetik, Azkuek Ibilaldia egiten den egunerako (maiatzak 19) lan egiteko izena emateko epea zalbaldu du. Internet bidez bete ahal da ikastolak prestatutako galdetegia.
Irteera Lekeitioko Azkue ikastolak antolatuta egin zen, eta Ibilaldiarekin lotutako ekintzetako bat zen. Hain izan zen arrakastatsua ze, autobusean jaisteko 406 herritarrek izena eman zutela, baina guztira, irteeran 500 lagunek baino gehiagok parte hartu zuten. Eguraldia lagun, antolatzaileek irteeraren balorazio positiboa egin dute.
Beste alde batetik, Azkuek Ibilaldia egiten den egunerako (maiatzak 19) lan egiteko izena emateko epea zalbaldu du. Internet bidez bete ahal da ikastolak prestatutako galdetegia. “Galdetegian maiatzaren 19an lan egiteko prest zaudetenen kopurua eta ezaugarriak betetzea eskatuko dizuegu, ondoren guk lanen banaketa egin ahal izateko. Galdetegia betetzeko arazoak dituztenek, posta elektronikoz ere bidali ahal izango dituzte euren datuak lekeitio@ikastola.eus helbidera”.