Leire Etxaniz etxebarritarra, Emakume Master Cup lehiaketako finalerdietan
Erraz irabazi zuten Orozkoko kanporaketa Leire Garaik eta Leire Etxanizek. 18-8 irabazi zieten Arrate Bergara eta Maider Mendizabali.
Laboral Kutxa Emakume Master Cup lehiaketako lehen mailako finalerdiak erabaki dira Orozkon, asteburuan, eta promozio mailako final laurdenetan arituko diren azken hiru bikoteen izenak ere jakin ahal izan dira. Lehen mailako finalerdietan egongo da Leire Etxaniz pilotari etxebarritarra.
Erraz irabazi zuten Orozkoko kanporaketa Leire Garaik eta Leire Etxanizek. 18-8 irabazi zieten Arrate Bergara eta Maider Mendizabali, eta gipuzkoarrak txapelketatik kanpo geratu dira Patri Espinar eta Mirian Arrillagari lekua utziz. Beste multzoko partidan ere gauzak antzera joan dira, Leire Agirre eta Olatz Arrizabalaga gernikarrak ez diete inolako aukerarik eman Anihoa Romero eta Amaia Aldairi (18-5) eta lehen mailan estrainekoz aritu diren pilotari gazteak kanporatuak izan dira.
Lehen mailako A taldean sailkatutako bikoteak, beraz, Leire Garai-Leire Etxaniz eta Patri Espinar-Mirian Arrilaga izan dira. B taldean Iera Agirre-Olatz Arrizabalaga eta Olatz eta Maite Ruiz de Larramendi sailkatu dira. Lehen mailako finalerdiak martxoaren 10ean jokatuko dira Errenterian. Leire Garai eta Leire Etxaniz Olatz eta Maite Ruiz de Larramendi aizpen kontra neurtuko dira; bigarren partida Iera Agirre-Olatz Arrizabalaga eta Patri Espinar-Mirian Arrilaga bikoteen artekoa izango da.
Promozio mailari dagokionez, Janire Arrizabalaga gernikarra eta Olatz Beitia lekeitiarra txapelketatik kanpo gelditu dira 18-7 eta 9-18 galdu ondoren. Uxue Osesek eta Madalen Etxebaraik, Gentzane Aldai eta Izaskun Martinek etaNagore Aramendi eta Oihana Unanuek aurrera egitea lortu dute, barikuan [martxoak 1] eta domekan [martxoak 3] Orduñan eta Gordexolan jokatuko dituzten bi kanporaketan erabakiko dira martxoaren 9an Legazpin jokatuko diren finalerdietan zeintzuk bikote egongo diren.