Lekeitioko Udalak kalatxorien eta katuen populazioa kontrolatzeko kanpaina abiarazi du
Jaten ematea ere debekatuta dagoela gogorarazi dute. "Hala eginez gero, isuna jaso daiteke".
Kanpaina burutzeko eta katuen eta kalatxorien populazioa kontrolatzeko herritarren kolaborazioa eskatu du udalak. “Etxeko teilatuetan kalatxoriak edo horien habiak daudela jakinez gero, edota auzoan katu asko dabiltzala ikusiz gero, udaletxean horren berri emateko eskaera luzatzen zaie herritarrei”.
Udaletxera joan ezin badira, ondoko posta elektronikora idatzi ahal dute herritarrek: udala@lekeitio.eus. Horrez gain, udalak gogorarazi du debekatuta dagoela bai kalatxoriei eta baita ere katuei jaten ematea. “Hala eginez gero, isuna jaso daiteke”.