2019/2/27

Ondarroako Udalak Bizkaibus zerbitzuan hobekuntzak eskatu ditu

Besteak beste, 3916 lineako azken irteeran geldialdi bat gehitzea, pantaila digital bat, Bilbora doan zuzeneko zerbitzu berri bat eta Errenterian markesina konpontzeko eskatu du Ondarroako Udalak.

Saia Goait taldeko kideak. Argazkia: Begipuntuan

Saia Goait talde mutrikuarrak kontzertua emango du Mutrikuko Gaztetxean

Talde mutrikuarrarekin batera Vulk talde bilbotarra eta DJ Wendi igoko dira gaztetxeko oholtzara. Hitzordua barikuan [martxoak 1] 22:30ean ipini dute.

Ekai Lersundiri buruzko dokumental laburraren 'teaser'-a proiektatuko dute Zinegoak jaialdian

'Mi pequeño gran samurai' dokumental laburraren lehenengo 'teaser'-a Bilboko Sarean elkartearen egoitzan egingo dute bihar [otsailak 28], 19:00etatik aurrera, Bilgune work in progress deritzon sailaren barruan.

Ondarroako Yaalah elkarteak 3.000 kilo elikagai batu ditu Saharara bidaltzeko

Astelehenean bidali zuten kaxez bete-bete egindako furgoneta Bilbora. Martxoan irtengo du karabanak errefuxiatuen kanpamenduetara.

Iñigo Aranbarriren 'Apirila' eleberriaz mintzatuko dira Etxebarriko Irakurleen Txokoan

Irakurleen Txokoko lehen saioa antolatu du Etxebarriko Euskara Batzordeak. Martxoaren 15ean solasaldia egongo da Iñigo Aranbarri idazlearekin.

Andoain piano jaialdi domina mutriku

Mutrikuko Musika Eskolako ikasleek urrezko domina bat eta zilarrezko hiru lortu zituzten Andoainen

Andoaingo 14. Piano Jaialdia otsailaren 16an eta 17an egin zen. Mutrikuko Musika Eskolako lau ikaslek parte hartu zuten.

Huntza eta Ebri Knight taldeen kontzertua, martxoaren 29an, Ondarroan

Sarrerak salgai jarri daude, Beikozinin eta Interneten. Prezioa: aurresalmentan 8 euro eta txarteldegian 12.

Lekeitioko gazteek alokairua ordaintzeko diru laguntzak edukiko dituzte

Udalak aurtengo urterako aurreikusitako diru laguntzen zenbateko osoa 25.000 eurokoa izango da. Laguntza jasotzeko 18 eta 35 urte bitarteko adina eduki behar dute elkarbizitza unitateko kide guztiek, ezinbestean.

Gehiago