Aulestiko zaldi mando probak lehiatzeko domekan izena eman behar da
Interesa dutenek domeka eguerdian udaletxean izena eman behar dute. Martxoaren 15etik 19ra jokatuko dute txapelketa.
Aulestiko Zaldi Mando Proben Txapelketa martxoaren 15etik 19ra lehiatuko dute, eta parte hartzeko izen ematea domeka honetan da (martxoak 3). Udaletxean jarri dute hitzordua, 12:00etan. Bertaratzerik ez dutenentzat, udaletxeko telefono zenbakia honako hau da: 94-627 90 06.
Betiko moduan, Bizkaiko Kirol Federakundearen kontrolpean egingo dituzte saio guztiak, eta zaldi-mandoak Aulestiko 1.050 kiloko harriagaz ariko dira deman. Abereen oinarrizko pisua, aldiz, 400 kilokoa izango da; gehiago pisatuz gero, kilo bakoitzeko kilo bateko gainkarga hartuko dute.
Ordutegia. Barikuko, zapatuko eta asteleheneko saioak 21:00etan hasiko dira, domekan eta martitzenean (martxoaren 19a jai eguna da), ostera, 18:00etatik aurrera lehiatuko dira. Ohi legez, demak hasi baino ordubete lehenago pisatuko dituzte zaldi-mandoak.
Sariak. Txapelketaren lehen hamar sailkatuak sarituko dituzte, eta era berean, Lea-Artibaiko lehen hirurek ere sari bana edukiko dute.
Txapeldunak Aulestiko Udalaren manta, 800 euro eta Urdakik emandako urdaiazpikoa irabaziko ditu. Txapeldunordeak Urdakik emandako txakolin kaxa eta 700 euro jasoko ditu, eta hirugarren sailkatuak, 650 euro eta hiru txakolin botila eramango ditu etxera. Eskualdeko onena, berriz, Ibetarrik emandako manta, 200 euro eta SagarmiƱak emandako txakolin kaxagaz sarituko dute.
SARIAK:
- 1.- 800 euro, Aulestiko Udalaren manta eta Urdakik emandako urdaiazpikoa.
- 2.- 700 euro eta Urdakik emandako txakolin kaxa.
- 3.- 650 euro eta hiru txakolin botila.
- 4.- 600 euro.
- 5.- 550 euro.
- 6.- 500 euro.
- 7.- 450 euro.
- 8.- 400 euro.
- 9.- 350 euro.
- 325 euro.
**LEA-ARTIBAI MAILAKOAK:
- 1.- 200 euro, Ibetarrik emandako manta eta SagarmiƱak emandako txakolin kaxa.
- 2.- 150 euro eta Urdakik emandako hiru txakolin botila.
- 3.- 115 euro eta hiru txakolin botila.