Amerikarren taldeak irabazi du Aulestiko inauterietako antzezpen onenaren saria
Gainerako herrietan modura, Aulesti ere kolorez jantzi zen zapatuan (martxoak 2). Antzezpen onenaren saria (helduetan), amerikar jantzita joan zirenek jaso zuten (70 euro eta garaikurra). Gazteetan, emakumeek bizi duten egoera ikustarazi zuen taldeak jaso zuen saria (35 euro eta diplomak). Azkenik, sari berezia Pirritx, Porrotx, Pupu eta Lore jantzita joan ziren herritarrek eskuratu zuten (25 euro). Beste behin ere, inauteriek Aulestiko plaza girotu zuten.