Ondoko ekintzak egin zituzten zapatuan: belarra moztu, idar eta babak jorratu, hazi haztegiak prestatu, bankalak konpondu eta konpost gunea mantendu. “Belarra mozteko makinagaz arazo bat eduki genuen, baina Egur Lan eta Bilbao Baserriri esker, arazoa berehala konpondu genuen, eta inguru guztia txukuntzeko aukera eduki genuen”. Iragarri legez, goiza hamaiketakoagaz amaitu zuten.