Mateo Guenaga markina-xemeindarra, bigarren Aretxabaletako hiru txirlo botaldi berezian
Hurrengo topaketa, martxoaren 23an izango da Elgoibarko San Pedron, Gipuzkoako 50. Hiru txirlo txapelketako lehelengo botaldia lehiatuko dute bertan.
72 bolarik parte hartu dute Aretxabaletan lehiatu den hiru txirlo txapelketako botaldi berezian, eta horietatik seik, zortzi txirlo lurreratu zituzten. Parrekoak eginda, Lastur klubean jokatzen ari den Markina-Xemeingo Mateo Guenaga bigarren geratu zen, eta Elgetakoekin jokatzen ari den Joseba Espilla markina-xemeindarrak seigarren egin zuen. Sergio Rodrigez Eibar Asola Berri elkarteko bolaria izan zen garailea.
Hurrengoa izan zen sailkapena:
2. Mateo Guenaga, Markina-Xemeingoa (Lastur klubekoa)
3. Garikoitz Rodrigez, Eibarkoa (Asola Berri elkartekoa)
4. Alex Campos, Eibarkoa (Asola Berri elkartekoa)
5. Iñaxio Bengoa, Aretxabaletakoa
6. Joseba Espilla, Markina-Xemeingoa (Elgeta klubekoa)