Ondarroako Akulak transexualitatearen aldeko aldarria egin du
Ekai Lersundi gazte ondarrutarraren gurasoek Artelan kultur elkartekoek egindako lana eskertu nahi izan dute.
Akularen hiletagaz amaitu ziren atzo (martxoak 5) Ondarroako inauterietako ospakizunak. Urteroko hitzorduak, baina, berezitasuna eduki du aurten. Izan ere, Akularen buztana transexualitatearen aldeko banderaren koloreekin margotuta atera dute kalera. Ekai Lersundi gazte ondarrutarraren gurasoek sare sozialen bidez keinu hori eskertu nahi izan diote Artelan kultur elkarteari.