Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Hiru urte bete dira Ondarroan Kamiñaldeko mendi magala jausi zenetik

Lehenengo harriak 2016ko otsailaren amaieran erortzen hasi baziren ere, martxoaren 8an lehenengo familiak etxebizitzetatik aterarazi zituzten. 2017ko abenduaren 29an itzuli ziren azken familiak euren etxebizitzetara.

Asier Alkorta
Ondarroa
2019/03/08

2016ko martxoaren 8a zen Kamiñaldeko mendi magalean harriak jausten hasi zirenean; iluntze-gauean etxebizitzak hustu zituzten. Hurrengo egunean, egoerak “okerrera” egin zuela eta, Udalbatza osatzen zuten kide guztiek agerraldia egin zuten, eta etxebizitzak husteko erabakiaren berri eman zuten. Herritarren elkartasun keinuak hasi ziren, eta ondarrutarrek inoiz gogoratuko zuten garai zailenak hasi ziren, San Inazio kaleko bizilagunentzako, batik bat. Martxoaren 10ean udalak Larrialdi Plana aktibatu, eta San Inazio kalea itxi zuen; harririk erortzen ez zen gunea babesteko horma bat ere jartzen hasi ziren.

Martxoaren 11n egoera oraindik gehiago ilundu zen: Geologoek egoerak okerrera egin zuela esan zuten. Uste zuten lur jausia bakarrik alde batera zihoala, baina zabaldu egin zitekeela konturatu ziren. Mendia “desegonkor” zegoela eta gainera etortzeko aukerak gehitzen” zihoazela gaineratu zuten. Informazio horren aurrean, udalak agerraldia egin zuen iluntzean. Hasiera baten etxebizitza gehiago hustutzeko asmorik ez bazegoen ere, erabakiz aldatu eta ordura arte kaltetutako etxearen aurreko aldeko etxeak ere husteko esan zuten; 11 atari gehiago izan ziren hustu dituztenak (92 etxebizitza).

Martxoaren 12an San Inazio kaleko 40-46 atarietako bizilagunek etxebizitzetan sartzeko aukera eduki zuten, gauzak hartzeko. Egun berean, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia bertaratu zen. Eta hurrengo egunean, martxoaren 13an, Iñigo Urkullu lehendakaria Ondarroara etorri zen; kaltetuak birkokatzea “lehentasunezkoa” zela esan zuen. Egun horretan baita ere, udala kaltetutako bizilagunekin batu zen. 

Martxoaren 14an Ondarroako gizarte zerbitzuetako arloa auzokide bakoitzagaz batuko zela esan zuten, bakoitzaren errealitatea eta beharrizanak hurretik ezagutu eta konponbiderik egokiena bilatzen saiatzeko. Bilerak martxoaren 15etik 18ra bitartean egiteko geratu ziren.

Martxoaren 14ak, baina, bestelako ezbeharrik ere utzi zuen. Portuko izotz fabrikan lan istripua gertatu zen, eta bi herritar (Alberto Badiola eta Javier Elu) hil ziren. Hurrengo egunean Udalbatzak ezhoiko osoko bilkura egin zuen, eta bi eguneko dolua onartu zuten, aho batez.  Sindikatuek martxoaren 16rako bi orduko lanuztea deitu zuten, eta udalak ere bat egin zuen.

Iñigo Urkullu Lehendakaria, martxoan Kamiñalden adierazpenak ematen.

Iñigo Urkullu Lehendakaria, Kamiñalden adierazpenak ematen.

Martxoaren 15ean, Lea-Artibaiko alkate guztiak Lea-Artibai Amankomunazgoak Markina-Xemeingo Patrokua jauregian daukan egoitzan batu ziren etxebizitza hutsen premia aldarrikatzeko. Martxoaren 16an, ostera, San Inazioko merkatariek euren lokaletara sartzeko aukera eduki zuten, Zunbeltz Bedialauneta alkatearen ardurapean.

Martxoaren 16an baita ere, Ondarroa osorik gelditu zen lan istripuak salatzeko sindikatuek egindako deialdiagaz bat eginez. Manifestazio jendetsua egin zen, Zaldupetik Alamedaraino.

Sindikatuek Ondarroan egindako manifestazioa

Izotz fabrikan hildako bi langileen istripua salatzeko manifestazioa, Ondarroan

Hurrengo egunak gorabeheratsuak izan ziren. Psikologoen hitzaldiak eskaini zituzten, iruzurgileak kaltetuentzako dirua eskatzen ibili ziren, San Inazioko merkatariak beste lokal batzuetara lekualdatzen aritu ziren eta Alokabidek herrian edo eskualdean etxebizitzaren bat hutsik zuten etxe jabeei dei egin zien.

Kamiñaldeko mendi magalaren ezbeharrak eta lan istripuak eraginda, elkartasun keinuak nonnahi agertu ziren. Ondarroa zoritxarrak jota zegoen. Martxoaren 19an, esaterako, Aurrera futbol taldeak herritarrei elkartasuna adierazteko agerraldia egin zuen.

Herritar batek egin zuen kartela.

Martxoaren 22an hormigoizko hormak ipini zituzten San Inazio kalean, beheko pasealekura harririk ez erortzeko. Hurrengo egunetan etxebizitza utzi behar izan zituzten familiak birkokatzen joan ziren. Bien bitartean, birkokatu gabe zeudenak senide edo lagunen etxebizitzetan egon ziren. Agintari politikoek etxebizitza hutsen premia zegoela behin eta berriz esan zuten.

Tarte horretan, bizilagunek euren etxebizitzetara ordubetez-eta sartzeko aukera eduki zuten egun batzuetan. Eta Ertzaintzak San Inazio kalea gau eta egunez zaintzen bazuen ere, lapurretak ere gertatu ziren hutsik zeuden etxebizitzetan. Ondarroako Udal ordezkariak ere ezbeharrak gertatu diren beste herri batzuetako udal ordezkariekin ere batzartu zen, esperientziak elkartrukatzeko.

Apirilaren 16an egin zuen lehenengo agerraldia Sainazio Mendi Azpixan Gestorak. Aldundiari eta Jaurlaritzari bitarteko gehiago jartzeko eskatzeko egin zuten agerraldia. Data horretan hasita, gutxienez hilabetero egin zituzten agerraldiak. 2017ko azaroaen 11n egin zuten azken agerraldia.

Sainazio Mendi Azpixan gestoraren lehen agerraldia, 2016ko apirilaren 16an.

Etxebizitzetara bueltan. 2016ko uztailaren 29an 70 familia euren etxebizitzetara itzuli ziren (erreka aldera dauden etxeetako bizilagunak), eta kalea ere zabaldu egin zuten. Urriaren 7an, 48, 50 eta 52 atarietako bizilagunak itzuli ziren. Oraindik 84 familiak euren etxebizitzetatik kanpo egoten jarraitzen zuten. 2017ko ekainaren 3an 28 familia itzuli ziren (46A-46B eta 40A). Ekainaren 22an, ostera, 44A eta 44B atarietako 16 familia itzuli ziren. Eta 2017ko abuztuaren 10ean 40B-40C-42A eta 42B atarietako 33 familia itzuli ziren.

Lur jausiak etxebizitzak kaltetu zizkieten zazpi familia izan ziren azkenak euren etxebizitzetan sartzen; horiek 2017ko abenduaren 29an sartu ziren.

Erlazionatutako edukiaKamiñaldeko mendi magala egonkortzeak Ondarroari suposatu diona, datutan

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.