Ondarroako Nasa kalea, ibilgailuentzako ere zabalik
Kalea urtarrilaren 21ean itxi zuten, bai ibilgailuentzako eta baita ere oinezkoentzako. Gaur kalea zabaldu badute ere, gidari batzuk Artabide kaletik ibili dira sartzen. Horren aurrean, udaltzainak Artabide kalera hurreratu dira.
Ondarroako Udalak HITZAri jakin eragin dionez, gaur [martxoak 8] zabaldu dute Nasa kalea ibilgailuentzako. Kalea urtarrilaren 21ean itxi zuten, bai ibilgailuentzako eta baita ere oinezkoentzako. Besteak beste, lurra konpondu eta asfaltatzeko lanak egin dituzte. Joan den astean oinezkoentzako zabaldu zuten, eta gaur, ostera, ibilgailuentzako.
Kale horren mozketaren ondorioz, lanek iraun duten bitartean Artabide kalean semaforoa egon da, zirkulazioa gidatzeko. Kalea gaur zabaldu badute ere, gidari batzuk Artabide kaletik ibili dira sartzen. Horren aurrean, udaltzainak Artabide kalera hurreratu dira, eta Nasa kalea zabalik zegoela jakinarazi diete gidariei.