Aurrerantzean Lea-Artibai Amankomunazgoak batuko ditu tapoiak Lekeition
Orain arte Gorosti Txopitea lekeitiarrak batzen zituen herritarrek ematen zizkieten tapoiak. Orain, baina, Amankomunazgoaren puntu mugikorrak ere tapoiak batuko dituenez, Txopiteak esan du hara bideratzeko.
Duela bederatzi urte hasi zen Gorosti Txopitea lekeitiarra tapoiak batzen. Hasiera baten bere seme Ronan Murphy-rentzako aulki berezia erosteko batzen hasi zen. Aulkia lortuta, Txopiteak eta haren senideek tapoiak batzen jarraitu zuten. “Beharra zuten Euskal Herriko beste familia batzuei laguntzeko batu izan ditugu”. Orain, baina, tapoiak bideratzeko proiekturik ez dagoela gaineratu dute. Eta jakinda Lea-Artibai Amankomunazgoak aurten ipini duen puntu mugikorrak ere batuko dituela, tapoiak hara bideratzeko eskatu die herritarrei.
Bere semearentzako aulkia lortu ostean, ondokoei ere lagundu diete Txopiteak eta haren senideek: Gasteizko eta Gernika-Lumoko bi familiari eta Sondikako bi anairi. “Gasteizkoen eta Sondikakoen kasuan tapoiekin lortutako dirua ikerketara bideratu zen, eta Gernika-Lumoko familiaren kasuan aulki berezia erosteko baliatu genituen tapoiak”.
Beharra duten herritarrei Lea-Artibai Amankomunazgogaz harremanetan jartzeko eskatu die Txopiteak
Amankomunazgoaren puntu mugikorrak tapoiak batzea eta eurek ere batzea “denbora galtzea” dela esan du. “Pena ematen dit bilketagaz amaitzea, baina hobe da bilketa bide betera bideratzea”. Amankomunazgoarekin ere hitz egin du Txopiteak. “Haiei ere guri gertatzen zaiguna gertatzen zaie: tapoiak bideratzeko proiekturik ez dutela. Beraz, beharra duten herritarrei Amankomunazgora deitzeko eskatzen diet”. Hala, Amankomunazgoak herriz herri batu eta biltegian gordetzen dituen tapoiak bideratu ahalko ditu.
Txopiteak gaineratu du tapoiak batzen hasi zenean Bilboko plastiko enpresa batek laguntzen ziola. “Guk bakarrik batutakoa biltegi baten gordetzen genuen, eta garraioa haiek jartzen zuten; guk kamioira kargatzen genituen. Orain, baina, laguntza hori behar duen proiekturik ez dagoenez, biltegian eduki behar ditugu, nora bideratu jakin barik”. Sondikako familiari ere Txorierreiko amankomunazgoak laguntzen ziola ere jakin du Txopiteak.
Urte hauetan guztietan tapoi kilo asko eta asko batu izan dituztela gaineratu du. “Ronanentzako 36 tona tapoi inguru batu genituen. Gero beste proiektuei laguntzeko batu genituen. Beraz, atera kontuak. Tonak eta tonak batu ditugu bederatzi urtetan”.
Hona hemen Amankomunazgoaren puntu mugikorraren herriz herriko egutegia: