Iñigo Barandiaran diputatuak pentsio sistemaren inguruko hitzaldia eskainiko du Ondarroan
Ondarroako EAJ antolatuta, hitzaldia barikuan (martxoak 15) izango da, 19:00etan, Ondarroako Kofradia Zaharrean.
Madrilgo Kogresuan EAJren diputatua da Iñigo Barandiaran. Espainiako Kongresuko diputatu legez, Eusko Alderdi Jeltzaleak Toledoko Itunean duen ordezkariak egungo pertsio sistemaren erronkak ipiniko ditu mahai gainean barikuan (martxoak 15) Ondarroako Kofradia Zaharrean eskainiko duen hitzaldian. Saioa 19:00etan hasiko da.
Hitzaldia Ondarroako EAJk antolatuta dago, eta herritar guztiak Barandiaranek emango dituen azalpenak entzutera gonbidatu dituzte. “Bertaratzen direnek zalantzak argitzeko aukera ere edukiko dute”. Datozen hauteskundeetan Barandiaran berriz ere diputatu izateko hautagaia da.