Bizkaiko Batel Ligaren 6. jardunaldia lehiatuko dute bihar
Gipuzkoako Ligan, Lapurdin jokatuko dute etzi 8. jardunaldia.
Bizkaiko Batel Ligaren 6. jardunaldia eta Gipuzkoako Batel Ligaren 8. jardunaldia lehiatuko dituzte asteburuan. Talde bizkaitarrak Sestaon elkartuko dira bihar, eta gipuzkoarrek etzi dute hitzordua, Lapurdin; Donibane Lohizuneko Urdazuri ibaian ariko dira arraunean.
Lea-Artibaiko arraun taldeek ordezkaritza zabala edukiko dute biharko jardunaldian ere. Ondarrutarrek hogei batel uretaratuko dituzte eta lekeitiarrek hamasei.
Arraunlariak 15:00etan hasiko dira lanean. Bizkaiko Arraun Federazioak jakinarazi duenez, 125 batelek parte hartuko dute.
Gipuzkoako 8. jardunaldia 10:30ean hasiko dute etzi. Aurrekoetan modura, Mutrikuko nesken gazte taldeak lehiatuko du.