Salgai daude Lea-Artibai eta Mutrikuko Bulkada Egunerako bazkarirako txartelak
Ondarroan egingo da ospakizuna, datorren asteko zapatuan [martxoak 23]. Itzulerako autobusak ere egongo dira, eta horretarako txartelak ere salgai daude.
Ernai gazte antolakundeak antolatuta, Lea-Artibai eta Mutrikuko Bulkada Eguna ospatuko da zapatuan [martxoak 23] Ondarroan. Egun osoko jaia izango da, eta tartean bazkaria ere egingo da (15:30ean). Hain zuzen, bazkarirako txartelak aurretiaz erosi behar dira. Baita itzulerako autobusetarako txartelak ere; itzulerako autobusak Lekeitiora, Markina-Xemeinera eta Aulestira (Markina-Xemeindik) joango dira, 03:00etan eta 05:30ean.
Txartel guztiak ondoko lekuetan daude salgai: Galarrena (Lekeitio), Amaiur txokoa (Markina-Xemein), Ubilla (Aulesti), Zubixa (Mutriku) eta Kulixka (Ondarroa.