Beti Jai elkarteak ibilaldia antolatu du Markina-Xemein inguruetan
Beti JaiĀ jubilatuen elkarteak ibilaldi bat antolatu du eguaztenerako [martxoak 20], Markina-Xemein inguruetan zehar. 09:15ean jarri dute ordua Beti Jai elkartearen aurreko plazatik irten eta ostera emateko.
Ibilbide erraza aukeratu du elkarteak, nahi duten guztiek parte hartu ahal izateko. Ibilbidea hurrengoa izango da: Beti Jai, udaletxea, Atxondo kiroldegia, Bekobenta, San Jazinto, suhiltzaileak, Axpe sagardotegia, Lezan, Bekobenta, Barroeta futbol zelaia, Arretxinaga, Xemein, San Roke egotetxea eta Zelaia.
Ibilaldia amaitutakoan elkarrekin mokadutxoa hartzeko aukera egongo dela aurreratu dute Beti Jai elkartekoek. Ogitartekoak, fruta eta kafea besteak beste.