Buruhandiak egiteko ikastaroa emango dute Ispasterren
Barikuan ikastaroari buruzko batzarra egingo dute, Gaztegunean. Interesa dutenen artean zehaztuko dituzte ikastaroa noiz eta ze ordutan egin.
Buruhandiak egiteko ikastaroa antolatzen ari da Ispasterko Udala, eta herritarren interesa ezagutu asmoz, batzarra egingo dute barikuan (martxoak 22).
17:30etik aurrera batuko dira gaztegunean. Izan ere, ikastaroa 8 urtetik gorako ume eta gazteei zuzenduta egongo dela jakitera eman dute. Interesa izan dezaketen herritarrekin bilduta, denen artean ikastaroaren egunak eta ordutegiak zehaztu nahi dituzte.
Halaber, ikastaroan parte hartu nahi dutenek, baina biharko bilerara joan ezin direnek udaletxera deitu dezakete informazioa jaso edota zalantzak argitzeko. Honako hau da udaletxeko telefono zenbakia: 94-684 29 99.
Udaletik argitu dutenez, ikastaroan egindako buruhandiak udalerriko jaietan erabiltzeko izango dira.