Lekeition jaiotako Juan Luis mendizabal 'Mendi' margolaria hil da
Urte bete zituenean familia Zarautzera joan zen bizitzera. Ascensio Martiarena margolari donostiarrarengandik ikasi zuen pinturaren teknika.
Atzo [martxoak 19] hil zen Mendi, 91 urte zituela. Mendi 1928an jaio zen Lekeition, eta urte bete zeukala bere familia Zarautzera joan zen bizitzera. Bere aita hil ostean, Donostiara joan zen eta han bizi izan zen 40 urtez. Erretiratu zenean berriro ere Zarautzera itzuli zen.
Peru aldean dirutza egin zuen Indiano baten semea zen Mendizabal. Lekeition ezarri nahi izan zuten, baina ez zuten lurzoru egokirik aurkitu. Horrela, familia Zarautzera joan zen bizitzera.
Ascensio Martiarena margolari donostiarrarengandik ikasi zuen pinturaren teknika; harengandik hartu zuen koadroak margotzeko joera inpresionista. Pinturaren transmisioan lan handia egin zuen Mendik, izan ere, 2000-2010 urteen artean astelehenero-astelehenero Salbatore Mitxelenako haurrei margotzen erakusten aritu zen.