Zoru pelbikoa indartzeko tailerra emango dute Ispasterren
Ikastaroa martxoaren 30ean emango dute, eta parte hartzeko asmoa dutenek, martxoaren 28a baino lehen izena eman behar dute.
Zoru pelbikoa sendotzeko edo berreskuratzeko tailerra emango dute Ispasterren, martxoaren 30ean (zapatua).
Saio teoriko praktikoa egingo dute, doan.
Ikastaroan parte hartzeko asmoa dutenek, martxoaren 28a baino lehen izena eman behar dute, 688 80 98 18 telefono zenbakira deituta edo emakumeak@landa21.com helbide elektronikora idatzita.
Hilaren 30ean, psikomotrizitate gelan emango dute ikastaroa, 10:00etan hasi eta 14:00ak arte. Erropa erosoak eramateko gomendatu dute, eta parte hartuko duten emakumeak umeekin joan litezkeela zehaztu dute. Besteak beste, ariketa hipopresiboak egingo dituzte eta anatomia eta fisiologiari buruzko azalapenak emango dituzte.