Aurrerak Alain Kolunga arraunlari ondarrutarra omendu du Zaldupen
Arraun munduan orain arte eduki duen ibilbide oparoarengatik omendu dute ondarrutarra. Kolunga ohorezko bazkide egin dute; arraunlariak atsedenaldian jaso du saria.
Arraunlari ondarrutarrari gaur arratsaldean [martxoak 23] egin diote omenaldia, Zaldupe futbol zelaian. Aurrerako zuzendaritza taldeak azaldu duenez, arraun munduan orain arte eduki duen ibilbide oparoarengatik omendu dute. “Eskerrik asko Alain, eta jarraitu orain arte bezala Kantauri itsasoan banderak astintzen!”.
Omentzeaz gain, Kolunga Aurrerako ohorezko bazkide izendatu dute; atsedenaldian egin diote omenaldia. Besteak beste, arraunlari ondarrutarra Bermeo Urdaibai Arraun Elkarteagaz liga eta Kontxako banderen irabazlea izan da urtez urte. “Omenaldiak askotan kirol ibilbidea uztean egiten diren arren, Aurrerak erabaki du omenaldia orain egitea. Oraindik ere arraunkada asko emateko eta bandera asko astintzeko ditu Kolungak”.