Lekeitioko hamar eragilek Mozolomendiko proiektua babestu eta udalari hiru eskaera zehatz egin dizkiote
Etxebizitza okupatuetan bizi direnak kaleratzeko saiakerak bertan behera uzteko eskatzeaz gain, bertan erroldatzeko aukera emateko eta Helduentzako Hezkuntza Ikastetxearen premiei "erantzun egokia" emateko exijitu diote.
Ehun herritar inguru batu dira gaur eguerdian Lekeitioko udaletxeko eskaileretan, Mozolomendiko hiru etxebizitza okupatuen proiektua babesteko eta Lekeitioko Udalari eskaera zuzenak bideratzeko. Orain arte egindako agerraldietan ez modura, gaurkoan Mozolomendikoekherriko bederatzi eragileren babesaeduki dute. Eta azken horiek izan dira, hain zuzen, udalari egindako exijentziak azaldu dituztenak.
Alde batetik,Molozomendiko etxeak ez ukitzekoexijitu diote udalari. Izan ere, salatu dutenez, udalak bertan bizi diren herritar batzuk kaleratzeko saiakerak egin ditu azken hilabeteetan. “Bizilagunak kaleratzeko helburuagaz egindako presioen berehalako etetea eta Mozolomendiko proiektuaren baitan kudeatzen diren etxebizitzak bakean uzteko exijitzen diogu”. Gaineratu dutenez, “udala modu ezin irregularragoan ari da egiten kaleratzeko saiakera horiek.
Mozolomendi eraikinean daude baita ere AEK eta Helduentzako Hezkuntza Ikastetxea(HHI). “HHIko arduradunek behin baino gehiagotan eskatu izan diote udalari leku egokiago bat. Udalak aukera hori baliatu du Mozolomendiko proiektuari kolpe bat emateko, eta HHIk leku gehiago beahr duela esanez kaleratzea arrazoitzen ari da”. Eragileek esan dutenez, baina, udalak badaki espazio horrek ez dituela ikastetxeak behar dituen baldintzak betetzen. Eta hortik bigarren eskaera zehatzaegin diote udalari: “HHIrentzako espazio egoki, irisgarri eta iraunkor batbermatzeko exijitzen diogu. Horretarako, beharrezko diren kudeaketak egin ditzala, bestelako arazo sozialei erantzun kolektiboa ematen ari diren proiektuak kaltegu gabe. Aukerak badaude, udala jar dadila lanean”.
Azkenik, Mozolomendiko etxebizitza okupatuetan erroldatzeko aukera emateko exijitu diote. “Mozolomendin bizi direnei hango etxebizitzetan erroldatzeko oztopoak jartzen ari da udala. Hori ez da legala. Arautegia ondo ezagutzen dugu, eta udala derrigortuta dago erroldatzea burutzera”. Gaineratu dutenez, EH Bildu Lekeitioko Udalean agintean egon zenena, Mozolomendikoek erroldatzeko aukera eduki zuten. Baina udal gobernua aldatu eta gero, bizilagun berriek ez dutela horretarako aukerarik eduki esan dute.
Ondokoak dira Mozolomendi proiektua babestu eta gaurko agerraldian udalari eskaerak egin dizkioten herriko talde eragileak: Langileon Elkartasun Sarea, Lekeitioko Ikasle Abertzaleak, Lekitxoko Gazte Asanbladia, Potxuak Martxan, Mozolomendiko bizilagunak, Ernai, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Senegaldar talde bat, EH Bildu eta Sortu.
Eskaera zehatz horiek bete bitartean, mobilizazio gehiagoegingo dituztela iragarri dute, eta herritarrei horietan parte hartzekodei egin diete. “Hiru etxebizitza horiek herritarron esku mantentzea ezinbestekoa iruditzen zaigu”. Izan ere, herrian dagoen etxebizitza arazoari irtenbidea emateko Mozolomendiko hiru etxebizitzak ez direla nahikoak diote. “Hutsik dauden etxebizitzak beteko dituzten antzeko proiektuen hedapena ongietorria litzateke”.
Sei urteko proiektua.Lekeition etxebizitza bat eskuratzeko arazoari irtenbidea emateko, 2013an okupatu zituzten lehen aldiz Mozolomendiko etxebizitza hutsak. “Beste herrietan modura, Lekeition ere zailtasunak daude etxebizitza batean modu egonkorrean bizi ahal izateko eta bizi osorako zorpetu gabe edo hileroko alokairu altuen presio latza eduki gabe”. Arazo sozial horri erantzuteaz batera, Herri Mugimendua modu autonomoan antolatzeko baliabideak eskaini direla ere gaineratu dute. “Hutsik zeuden etxebizitzek bizia hartu dute; hamabost lagun baino gehiagok aurkitu dute bertan behar izan duten aterpea”.