Lekeitioko Haratzago Kros Mistoak 200 lagunetik gora batu ditu
Haur Hezkuntzakoen artean, 3 urtetik 5 urtera bitarteko 22 bikotek parte hartu dute. LH1etik LH3ra artekoetan 23 bikote egon dira, eta LH4tik LH6ra 16 bikote. Azkenik, nagusietan 40 bikotek parte hartu dute.
Giro ona izan da nagusi gaur [martxoak 23] Lekeitioko Azkue ikastolan eta inguruan. Haratzako Kros Mistoak erakarrita, asko izan dira korrika egiteko arropa aproposa jantzi eta lagunartean ondo pasatu nahi izan dutenak. Guztira 202 parte hartzaile egon dira, eta ikusleak ere beste horrenbeste izan dira. Eta azken finean, horixe bera izan da ekintzaren helburua: ondo pasatzea. Dena dela, baldintza bat zegoen: bikoteka korrika egin behar zen. “Bikoteka hasi, bikoteka korrika egin eta bikoteka amaitu”.
Aldez aurretik izena emateko aukera egon bada ere, asko izan dira azken momentuan lasterketa hasi aurretik ikastolan bertan izena eman dutenak. Eta horregatik, izena emateko jendetza batu denez, ekintza ordu erdi atzeratu da; 17:00etan hasi beharrean 17:30ean hasi da.
Haur Hezkuntzakoen artean, 3 urtetik 5 urtera bitarteko 22 bikotek parte hartu dute. LH1etik LH3ra artekoetan 23 bikote egon dira, eta LH4tik LH6ra 16 bikote. Azkenik, nagusietan 40 bikotek parte hartu dute. Korrika egiten lehenengoak txikienak izan dira, eta nagusiak azkenak.