Aldarrikapenek eta jai giroak bat egin dute Lea-Artibai eta Mutrikuko Bulkada Egunean

Eguerdian 30 lagun inguruk parte hartu dute Gaztetxean egindako mahai-inguruan. Bazkaltzen, ostera, 100 lagun inguru batu dira. Aldarrikapenak jai giroan egin dituzte.

Bulkada Eguna Lea-Artibai eta Mutriku Gazte talde bat, Musika Plazan bazkaltzen.

Jarrai antolakundearen 40. urteurrenaren harira, Lea-Artibai eta Mutrikuko ezker abertzaleko militante gazteak eta militante ohiak Ondarroan batu ziren atzo [martxoak 23]. Gazteriak indartsu jarraitzen duela eta borrokarako hainbat arrazoi daudela aldarrikatu zituzten, egun osoko jaiagaz.

Antolatzaileek argitu dutenez, eguerdian Gaztetxean egindako mahai-inguruan 30 lagun inguruk parte hartu zuten. Bazkaltzeko Musika Plazan ipinitako karpan batu ziren; karparen kanpoko aldean jan zuten, eguzkitan. Bazkaltzeko sasoian 100 lagun inguru batu ziren. Eguzkitan bero egiten zuenez, asko eta asko eguzkitik babestu ziren.

Eta jaiak aurrera jarraitu zuen Mutrikuko Errietan taldeak iluntzean Alde Zaharrean eskaini zuen kontzertuagaz eta gauerako Musika Plazan antolatutako kontzertuekin; ekitaldi politikoa ere orduantxe egin zuten.

Ondarroatik itzultzeko, antolakuntzak bi autobus ipini zituen: 03:00etan eta 05:30ean. Eta jakinarazi dutenez, bi autobusak bete-beteta zeuden.