Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Antzerkigintza amateurra egiten dutenen plaza bilakatuko da Lekeitio barikutik domekara arte

Ertzak izenburupean, antzerki topaketak egingo dituzte. Antzezlanak ikusteko aukera edukitzeaz gain, formakuntza eta eztabaidarako saioak ere antolatu dituzte.

Asier Alkorta
Lekeitio
2019/03/25

Antzerkia modu ez profesionalean, ez komertzialean egiten dutenak saretzea helburu hartuta jaio da Ertzak plataforma. Lehenengo ekintza topaketak izango dira, barikutik domekara [martxoak 29-31], Lekeition. Hiru egunetan, antzezlanak ikusteko aukera eta formakuntza eta eztabaida saioak egongo direla aurreratu dute.

Haratzago Ibilaldiaren haritik jaio da ekimena. “Ibilaldiak esparru desberdinetan izan nahi du eragile, garatze prozesuan egon daitezkeen proiektuei lagunduz. Gerora, herrian geratuko diren dinamika moduan manten daitezen”. Azaldu dutenez, proiektuak “euskal eszenaren aniztasuna bildu eta ikustarazteko espazioa” da Ertzak. “Euskaratik egiten den teatroaren geruza anitzek lekua duten oholtza da”. Proiektua martxan jartzeko Lekeitioko Muntu antzerki taldeak “ezinbesteko” bultzada eman duela esan dute, eta ondorioz, hiru egunetan talde hori anfitrioia izango dela esan dute.

Topaketak egin eta gero, aurrera begira, plataforma sare baten moduan ertzak harilkatzen eta hazten joango dela esan dute.

EGITARAUA:

  • Barikua (martxoak 29):
    • 19:45ean, Dzapart Tabernan: Txikiren umorezko bakarrizketa. Doan
    • 22:00ak, Ikusgarri zinema aretoan: Zorion hutsa (Katiuska antzerki taldea). Prezioa: 5 euro.
  • Zapatua (martxoak 30):
    • 11:00-13:00: Mugimendua eta ukimena (Olatz de Andres) tailerra, Arropaineko Arraguan.
    • 16:30ean, Azkue aretoan: EHAZE mahai-ingurua: Teatro geruzak. Moderatzailea: Eneritz Artetxe. Hizlariak: Ander Lipus, Arantzazu Fernandez, Idoia Gereñu eta Gaizka Sarasola.
    • 18:45ean, Barandiaran aretoan: Work in progress (Karrika antzerki taldea). Doan
    • 19:30ean, Barandiaran aretoan: Klak (Muntu antzerki taldea). Doan.
    • 22:00ak, Ikusgarri zinema aretoan: Heriotza bikoitza (Ze Onda antzerki konpainia). Prezioa: 10 euro.
  • Domeka (martxoak 31):
    • 10:00-11:30: Argiztapenaren oinarriak artistentzat tailerra (Leire Salamanca), Ikusgarrin. Doan.
    • 12:30ean, Barandiaran aretoan: Komuneko zulotik (Hamaika buelta antzerki taldea). Doan.
    • 17:00etan, Ikusgarrin: Txoriak eta zauriak (Mairu antzerki taldea). Prezioa: 5 euro.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Indarkeria matxistaren aurka posizionatzeko eskatu dio Bizkaiko Diputazioak gizonen «gehiengo isilari»

Euskal Herria, Bizkaia

Basurtuko ospitaleko larrialdietako itxaronaldi luzeak salatu ditu ELA sindikatuak

Berriak, Kirola, Bizkaia

Ainhize Belarrek 9b graduaren langa eraitsi du

Euskal Herria, Bizkaia

Gutxienez bost edukiontziri su eman diete Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon bi adingabe dituen familia bat hirugarrenez etxegabetzen saiatuko direla salatu du AZETek

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Bizkaiko Diputazioak zerga neurri guztiak onartzea espero du, sozialistekin edo «beste alderdiren batekin»

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.