Lorea Bilbaok 'Antxustegi berria' berreskuratzeko lanak bide onetik doazela adierazi du
Euskara eta Kultura diputatuak Erain proiektua aurkezteko agerraldia egin du Bizkaiko Batzar Nagusietako Euskara eta Kultura Batzordean. Itsasontziak berreskuratzeko tailerra eta ikerketa eta artxibatze, hedapen eta dinamizazio jarduerak dira proiektuaren lan ildo nagusiak.
Lurralde historikoan erriberako arotzeriaren tradizioa berreskuratzeko, kontserbatzeko eta ezagutara emateko martxan jarritako Erain proiektua aurkezteko agerraldia egin zuen atzo Lorea Bilbao Euskera eta Kultura diputatuak, Bizkaiko Batzar Nagusietako Euskera eta Kultura Batzordean.
Itsasontziak berreskuratzeko tailerra eta ikerketa eta artxibatze, hedapen eta dinamizazino jarduerak dira proiektuaren lan ildo nagusiak, eta orain dela hiru urte jarri zuten martxan.
Jatorrizko planoak berreskuratu ostean, Portu ontzi auxiliarra ireki eta hiru itsasontzi zaharberritu izana azpimarratu zituen. Hiru horietako bat da Bilboko Itsasadarreko Itsas Museoaren bildumaren barruan dagon hegaluzeak harrapatzeko Antxustegi berria itsasontzia. Atunontzi ondarrutarragaz egiten ari diren beharra “erronka itzela” dela adierazi zuen Bilbaok, eta lanak “bide onetik” doazela. Lau fasetan egingo dituzte lanak: itsasontziaren estruktura berreskuratzea, pieza bakoitzaren diagnostikoa eta inbentarioa, kontserbaziorako esku-hartzea, eta etorkizunean bisitagarria izateko berreskuratzea.