Etxelilaren webgunea eginda, 'Kaixo Mundua' lehiaketa irabazi dute Ondarroa BHIko bost neskak
Gazteen konpetentzia digitalak indartzeko helburuarekin sortu du PuntuEus fundazioak Kaixo Mundua webguneak sortzeko lehiaketa.
Gazteen konpetentzia digitalak indartzeko helburuarekin sortu du PuntuEus fundazioak Kaixo Mundua webguneak sortzeko lehiaketa. Gazteen artean alfabetizazio digital apala ikusi zuten: “Kontsumitzaile dira, baina ez sortzaile”, eta horretan eragiteko asmoz sortu zuten lehiaketa. Eta hain zuzen ere, lehiaketa horretara aurkeztu dira Ondarroa BHIko bost neska; Etxelilaren webgunea egin dute, eta lehiaketako sari nagusia eskuratu dute.
Ikasleek Eider Galarraga irakasle ondarrutarraren laguntzagaz jaso zuten saria. Azaldu zutenez, Ondarroako emakumeentzat topagune izan nahi du Etxelilaren webguneak: “Enpatia sortzeko topagunea, ikasteko eta informazioa jasotzeko tokia, jabekuntza sareak sortzeko espazioa, eta emakumeen berdintasuna, askatasuna, partaidetza eta presentzia sustatzeko espazioa”, egileen arabera.
DBH eta Batxilergoko ikasleen lana izan da taldeka webgune erreal bat sortzea. Hala, kontsumitzaile zirenak sortzaile digital bihurtu dira. Horrekin batera, irakasleen trebakuntzan indartu nahi izan du fundazioak lehiaketaren bidez.