Galbaixoko bidea astebete beranduago zabalduko dutela esan du aldundiak
Joan den astean esan zuten bihar [martxoak 29] zabalduko zutela bidea. Gaur [martxoak 28], baina, aldundiak esan du apirilaren 5ean zabalduko dutela, lanak oraindik ez daudelako amaituta.
Mutrikuko Udalak gaur [martxoak 28] jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren oharra, eta sare sozialen bidez zabaldu dute. Hala, Galbaixoko errepidea aurreikusi baino astebete beranduago zabalduko dute; apirilaren 5ean zabalduko dutela esan du aldundiak. “Lanak oso aurreratuta badaude ere, oraindik bukatzeko daude. Gainera, Astigarribia auzotik hasi eta Jose Mari Altzibar kaleraino asfaltatze lanak burutzen ari dira egunotan. Barkatu eragozpenak”.