Inudeak eta artzainak kalera aterako dira Lekeition
Etorkizuna dantza taldeako Inude eta Artzainak kalerik kale ibiliko dira zapatuan [martxoak 30]. 12:30ean irtengo dira Trinketetik herriko kaleak alaitzeko prest. Aspaldiko ohiturarekin jarraituz, dantza taldeko kideek garai batean menditik jaisten ziren artzainen eta herrian zeuden iñudeen arteko gorteatzea irudikatuko dute.
Ibilbidea hurrengoa izango da: Trinkete etxea, Eusebio Mª Azkue, Maria Diaz de Haro, Merkatua, Paskual Abaroa, Tala, Ezpeleta, Arranegi- Arranegi Zabala, Marina albotik plazara, Uribarren, Gamarra, Eskolape. Eta, ohi modura, bi geldialdi egingo dituzte, bata Paskual Abaroan eta bestea, plazan, dantzan egiteko.