Basoaldea kaleko zirkulazioa moztuta egongo dela jakitera eman du Lekeitioko Udalak
Gaur [ martxoak 29] Basoaldea kaleko zirkulazioa moztuta egongo dela jakitera eman du Lekeitioko Udalak. Horren ordez, Eusebio Mª Azkue, Mª Diaz Haro eta Karlos Solano kaleetaik igaro ahalko dira ibilgailuak. Era berean, gaur [martxoak 29] hasi eta eguaztenera [apirilak 3] arte Mª Diaz Haro eta Piedade kaleen tarteko zabor ontziak metro batzuk mugituko dituztela azaldu dute. Bestalde, astelehenean [apirilak 1] Aranzibia kalean bide-zorua egiteko konponketak direla eta, ibilgailuak txandaka igaro ahalko direla azaldu dute.