Berriatuko EH Bilduk herri batzarra egingo du zapatuan
Besteak beste, udal hauteskundeetarako herriko zerrendaren aurkezpena egingo dutela esan dute. Herri batzarra 11:00etan izango da, bideo gelan.
Berriatuko EH Bilduk herri batzarra egingo du zapatuan (apirilak 6), 11:00etan, bideo gelan. Udal hauteskundeetarako herriko zerrendaren aurkezpena egiteaz gain, Espainiako hauteskundeak ere hizpide izango dituzte. Horrez gain, foru eta udal hauteskundeei buruz ere hitz egin eta herri programa aurkeztu eta herriko erronkei buruz ariko direla aurreratu dute.