Sute batek pare bat hektarea kiskali zituen atzo [martxoak 31] Larruskain auzoko baso batean, Imitxola baserriaren inguruan. Nahita eragindako sutea den ikertzen ari dira. Dirudienez, pertsona bat ikusi zuten 4×4 ibilgailu bategaz sua ematen basoaren puntu desberdinetan.
Suhiltzaileak iritsi bitartean, bere traktorean muntatuta zeukan fumigatzeko ponpagaz itzaltzen saiatu zen baserritar bat, baina berehala ailegatu ziren suhiltzaileak. Markina-Xemeingo parkeko hiru ibilgailuk, Iurretako batek eta Subasoko teknikariek parte hartu zuten sutearen itzaltze lanetan. 16:00ak inguruan jaso zuten abisua eta 18:00etarako kontrolpean eta itzalita zegoen.