Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Arkeologi Museoak Lekeitioko Armintxe kobara bisita birtuala egiteko aukera eskainiko du

Hamargarren urteurrena ospatzeko, Bizkaiko Foru Aldundiaren Arkeologi Museoak Paleolito garaiari eskainitako bi gune berri irekiko ditu bihar [apirilak 3].

Armintxe Lekeitioko Armintxe koba.
Eider Mugartegi
Lekeitio
2019/04/02

Bizkaiko Foru Aldundiaren Arkeologi Museoak hamargarren urteurrena ospatuko du bihar [apirilak 3] arte paleolitikoari buruzko areto berri bat irekiz. Bisitariak labar-artearekin apainduriko Bizkaiko hiru koba bisitatu ahalko ditu, haitzulo bakoitzera bisita birtual bat egiten ahalbidetzen duen Oculos aplikazioaren bidez. Lekeitioko Armintxe da bisitatu ahalko den kobazuloetako bat, beste biak Karrantzako Ventalaperra eta Galdamesko Arenaza dira.

Kobetako hormetan dauden adierazpen artistikoak ezagutu ahalko dituzte bisitariek: oreinak, hartzak, zaldiak, lehoiak eta ahuntzak. Azaldu dutenez, beira-arasa bat jarri dute argiztapen berriagaz, eta horri esker argitasun gehiagogaz ikusi ahalko dira tamaina txikiko harri, makila edo hezur jatorrizko objektuak. “Hezurrezko zintzilikariak zuloekin, Lamiñakoaren bezalakoa (Berriatua), espatulak eta azagaiak arrazoi geometrikoekin, Santa Katalinakoen bezalakoa (Lekeitio) edo animalien figurekin apainduriko kolpekariak, Bolinkobako ahuntzen bezalakoa (Abadiño); horiek dira museoan ikus daitezkeen jatorrizko obretako batzuk”.

Horrez gain, Ehiztariak-biltzaileak aretoan Bizkaiko aztarnategietan berreskuratu diren animalien fosilak ikusi ahalko dira. Besteak beste sable hagin-beko tigrearenak, jaguar europarrarenak, Mosbacheko otsoarenak, orein erraldoiarenak eta haitzuloetako lehoiarenak.

Sarrera doakoa izango da, eta bisitariek erakuste-gune berriei ematen ari zaien azken ukituak ikusteko aukera izango dute 19:00etan behin betiko ireki aurretik. Gune horien irekieran egongo dira Iñaki Garcia Camino doktorea Arkeologi Museoko zuzendaria, Mikel Unzueta Bizkaiko Foru Aldundiaren arkeologoa,  eta Diego Garate Maidagan doktorea historiaurreko artean aditua eta labar-arteko azkenengo aurkikuntzen eta azterketen protagonista eta Arkeologi Museoko arkeologoa bederatzi urtez. Garatek labar-artearen inguruko azterlanen ebaluazio bat egingo du.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.