Herri lanak egiten ari dira Berreño auzoko errepide bazterrean
Ibilgailuen joan-etorria semaforoekin bideratzen ari dira, eta lanak datorren astean amaitu ahal izatea aurreikusten dute.
Gernika-Lumo eta Munitibar lotzen dituen BI-2224 errepidean, herri lanak egiten ari dira. Hain zuzen, Munitibarko Berreño auzoan, errepidea egonkortzeko lanetan eta barandak aldatzen ari dira langileak.
Lanek iraun bitartean, ibilgailuen joan-etorria semaforoekin bideratzen dute. Herri lanak datorren astean amaitzea aurreikusten dute.