Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Munitibarko herri ludoteka inauguratuko dute barikuan

17:30etik aurrera egingo dute inaugurazio ekitaldia. Besteak beste, eskulan tailerrak egingo dituzte, eta bertaratzen direnei ludotekari buruzko informazioa emango diete.

Aintzina Monasterio Maguregi
Munitibar
2019/04/02

Herriko umeentzat egokitu berri duten Herri Ludotekaren inaugurazioa egingo dute barikuan (apirilak 5), Munitibarren. Herriko plazako lokal bat alokatu du udalak, eta Txopitturri Guraso Elkarteak kudeatuko du. Aurrerantzean, beraz, aisialdirako espazio berri bat izango dute herriko txikienek.

Lokalaren dinamizazioa Txopitturri Guraso Elkartearen esku egongo da aurrerantzean, eta herri ludotekaren erabiltzailea izan gura duten bizilagunek, udaletxera jo eta sei euro ordainduta bertako giltza eskuratuko dute udal administrazioan. “Batik bat txikienentzako leku estali baten beharra ikusten genuen. Nagusiagoak frontoian eta liburutegian ere egoten dira, baina, ume txikientzat leku egoki baten falta zegoela iruditzen zitzaigun”, adierazi dute guraso elkartearen ordezkariek.

17:30ean hasiko dute inaugurazio ekitaldia, eta hurreratzen direnekin txokolatea janez ospatuko dute ludotekaren irekiera. Era berean, eskulan tailerrak ere egingo dituztela jakitera eman dute guraso elkartearen ordezkariek.

Zehaztu dutenez, ludotekari buruzko informazio gehiago jaso nahi izanez gero barikuan bertaratu eta datuak eman zein edozein zalantza argitzeko prest daude. Halaber, iritziak trukatzeko eta proposamenak aztertzeko besoak zabalik daudela esan dute. Izan ere, ludoteka edozer lantzeko aukera berri bat dela deritzote, “posibilitatez beterik” dagoena. Umeei zein familiei zuzendutako tailerrak, ikastaroak eta antzeko ekintzak egiteko leku aproposa da: “Edozein aukera berri entzuteko eta lantzeko prest gaude”.

Auzolanean. Lokala egokitzeko bolondres lanean aritu dira gurasoak; margotu, ateak aldatu, garbitu, altzariak lortu… denen artean atontu dute lokala. “Lehenago beste ludoteka bat egon zen, baina, gela iluna zen, tristea, eta orain leku egokiagoa daukagu, eta oso argitsua, gainera. Altzarietako batzuk lehenagoko lokal haretatik berreskuratu ditugu”, azaldu dute guraso elkarteko kideek.

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.