Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Amorotoko Udabirra Fest jaia eskaintza zabalagaz dator beste urte batez

Garagardo festa baino askoz gehiago da Udabirra Fest. Egun osoan, garagardoak dastatzeko aukera eskainiko du jaiak, eta arratsaldean goi mailako paleta-goma jaialdia egingo dute.

Aintzina Monasterio Maguregi
Amoroto
2019/04/02

Garagardo zaleen Lea-Artibaiko urteroko hitzordua hemen da. Zapatuan ospatuko dute Amorotoko Udabirra-Fest. Garagardo eskaintza zabala prestatu dute beste urte batez, eta egun guztian atzerriko hainbat garagardo marka dastatzeko aukera dakar jaiak. Halaber, txerri okelagaz eta saltxitxekin egindako pintxo ederrak egingo dituzte herritarrek, bertaratzen direnentzat.

Aurten, gainera, umeentzako puzgarriak ere jarriko dituzte frontoian, 11:00etatik 15:00etara.

Amoroto

Argazkia: Amorotoko Kultur Taldea.


Azken urteetan, kirolari ere bere lekua eman diote Udabirra-Festeko antolatzaileek. Oraingo honetan ere horrela izango da, eta etxeko palistak ez dira faltako.

17:00etan hasiko dute Goi Mailako Paleta-Goma Jaialdia. Bi bikote amorotarrek hasiko dute erakustaldia. 2018ko Bizkaiko txapelduna den Gurutz Arriagak eta 2016ko Oiartzungo txapelduna den Jon Arriagak, 2018ko GRABNI Txapelketaren irabazle diren Liher Arrizabalagaren eta Iban Zabalaren kontra jokatuko dute.

Horien ostean, Josu Imaz amorotarrak (2017ko Amorotoko txapelduna) eta Jon Azanza berriatuarrak (2015eko Mutrikuko txapelduna) bikote ezaguna izango dute aurkari. Imanol Agirre pilotari profesional ohiak eta Asier Del Horno Athletic-eko jokalari izandakoak osatuko dute bikotea.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.