Erraldoi berriak izango dituzte Lekeition
Antero eta Sareginaren irudia izango dute San Pedro jaietarako ailegatuko diren erraldoi berriek.
Don Terentzio eta Doña Tomasak lagun berriak edukiko dituzte aurtengo San Pedro jaietan. Irunen kokatuta dagoen tailer batean erraldoi berriak egiten ari direla jakitera eman du Lekeitioko Udalak, eta beraz, bikote berri bat batuko zaie betiko erraldoi biei.
Aurreratu dutenez, Antero eta Sareginaren irudiak izango dira erraldoi berriak. “Antero egiteko Joaquin Sorollaren margolan bateko pertsonaia eta San Antolin jaietan bajatzen den panpina hartu dira oinarritzat. Saregina, berriz, Lekeitioko azken sareginen laguntzagaz diseinatzen gabiltza”, azaldu dute.
Momentuz, sareginari ez diote izenik jarri, hala ere, herritarrek laster jarriko diotela bat uste dute udal ordezkariek. “Don Terentzio eta Doña Tomasari gehituko zazizkien bikote berri hau Sanpedroetarako etorriko da Lekeitiora bizitzera, eta beso zabalik hartuko ditugu”.