Ondarroan barikuan (apirilak 5) egingo dute, eta Aulestin domekan. Gainerako herrietan, ostera, Korrika pasatu bezperan edo ostean egingo dituzte.
Lurpean ezartzen ari diren txorroen zirkuitua amaitzen ari dira beharginak.
Historia eta memoria lantzea du helburu Lekeitioko Udalak prestatutako hitzaldi sortak. Lau hizlarik landuko dute gaia.
Herritarren iritzia jasotzeko inkestak banatu dituzte, eta apirilaren 14an herri batzarra egingo dute udaletxean.
Ondarroako zubiak Ibon Iparragirre Burgoaren alde eta larriki gaixorik dauden presoen etxeratzearen alde betetzera deitu dituzte domekan [apirilak 7]. Ekimena Nazioarteko Osasunaren Egunaren harira egingo dute, hain zuzen.
Ibilbidea aldatu beharra egon denez, 21. Korrika aurten ez da Mutrikuko herrigunetik igaroko.
Lekeitioko pilotaren argazki artxiboa osatu nahi du Akarregi Pilota Taldeak. Herritarren laguntza eskatu dute.
Antero eta Sareginaren irudia izango dute San Pedro jaietarako ailegatuko diren erraldoi berriek.
XVI. Laburbirako film laburrak domekan ikusi ahalko dira, 19:00etan hasita, Zabiel kultur etxean. Sarrera doan izango da, baina Korrikaren alde borondatea emateko kutxa ipiniko dute sarreran.