Korrika Txikiak Lea-Artibain eta Mutrikun
Ondarroan barikuan (apirilak 5) egingo dute, eta Aulestin domekan. Gainerako herrietan, ostera, Korrika pasatu bezperan edo ostean egingo dituzte.
2017an Ondarroan egindako Korrika Txikia Klika egiteko momentua ailegatu da. 21. Korrika 17:00etan Garesetik abiatuko da eguenean [apirilak 4], eta hilaren 14an Gasteizen amaitu bitartean, 2.560 kilometro egingo ditu lekuko preziatuak. Korrika handia gurera ailegatu aurretik, baina, Korrika Txikiak egingo dira Lea-Artibain eta Mutrikun.
- AULESTI: Apirilak 7, domeka
- 12:00: Korrika Txiki, bideoaren koreografia, umeentzako tailerrak, nagusientzako jolasak, pintxo jana eta denda.
- BERRIATUA: Apirilak 12, barikua
- 17:00: Korrika Txiki, Cikautxo sarreratik hasi eta herrigunera arte.
- ETXEBARRIA: Apirilak 12, barikua
- 10:30: Korrika Txiki.
- LEKEITIO: Apirilak 11, eguena
- 10:30: Korrika Txiki, Mandaskatik irtenda.
- MARKINA-XEMEIN: Apirilak 12, barikua
- 11:30: Korrika Txiki.
- MUNITIBAR: Apirilak 12, barikua
- 12:00: Korrika Txiki.
- MUTRIKU: Apirilak 11, eguena
- 15:30: Korrika Txiki: Osasun etxe atzea, Samikollako ermita, Goiko Plaza, San Migel futbol zelai atzeko bihurgunea, Santa Katalina komentu aurrea, Beheko Plaza, Erdiko Kalea, Apraiz farmaziaren parea eta Goiko Plaza.
- Ondoren: Txokolate jana, Zabiel kultur etxean.
- ONDARROA: Apirilak 5, barikua
- 17:00: Korrika Txiki, Kamiñazpitik Musika Plazara.
- Ondoren: Jaia, Musika Plazan.
- ZiORTZA-BOLIBAR: Apirilak 13, zapatua
- 17:00: Petoa margotzeko tailerra.
- 18:00: Korrika Txiki.