Laburbira euskarazko film laburren zirkuitua Mutrikura ailegatuko da
XVI. Laburbirako film laburrak domekan ikusi ahalko dira, 19:00etan hasita, Zabiel kultur etxean. Sarrera doan izango da, baina Korrikaren alde borondatea emateko kutxa ipiniko dute sarreran.
XVI. Laburbira bederatzi film laburrek osatzen dute, eta horiek ikusteko aukera egongo da domekan [apirilak 7], 19:00etan, Mutrikuko Zabielen. Aurreratu dutenez, bederatzi film laburrak ordubeteko saioan proiektatuko dituzte. “Ikus-entzunezkoan esperientzia handia duten sortzaile gazteen lanak dira gehienak”. Ordubeteko saioa “kalitatezkoa eta dibertigarria” dela esan dute. Horrez gain, Miren Mujika zuzendaria ere Mutrikun egongo da, film laburren inguruko gorabeherak kontatzeko.
Ondokoak dira proiektatuko dituzten film laburrak: Begi ninien koreografia (Arrate Fernandez), Shell phone (Miren Mujika), Zapatak (Irati Murua), Ama (Josu Martinez), June (Arantza Ibarra ondarrutarra), Hotzean garbitu (Maddi Barrenetxea eta Marta Teijeira), Ilunpean (Lapatx films), Erroak (Ane Zuazibiskar IƱarra) eta Handiak eta Txikiak (Laida Ruiz).
Sarrera doan izango bada ere, Korrikaren alde borondatea emateko kutxa ipiniko dute sarreran.