Auto batek istripua eduki du Urberuagan, hesia jota
Istripua gertatu da gaur [apirilak 4] 08:30ak aldera BI 633 errepidean, Markina-Xemeingo Urberuaga auzoan. Larruskainerako bidegurutzea dagoen inguruan hesia jo du Dacia Sandero markako ibilgailu batek. Istripuaren gunean bertan artatu dute gidaria anbulantziako osasun langileek, baina ez du ospitalera joateko beharrik izan.
Istripuaren ondorioz, errepidearen erraia bat oztopatuta egon da, eta Ertzainek zuzendu dute zirkulazioa. 10:30ak aldera eraman du garabiak autoa, eta errepidea zabalik geratu da.